51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa, hirigintzako araudi orokorraren 19. artikuluan. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2020ko otsailaren 20an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea egitea hirigintzako araudi orokorraren 19. artikuluan.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udaletxeko iragari-taulan; halaber, jakinaraztea ukitutako jabeei eta Kontzejuari, nahi duenak azter dezan eta egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Hirugarrena.–Jendaurreko informazioarekin batera, hasiera batez onetsitako dokumentua igortzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen departamentuari, txosten orokorra egin dezan.

Laugarrena.–Jendaurreko epea iraganik, Udalbatzak ebazpena emanen du behin-behineko onespenaz, behar diren aldaketekin, eta espediente osoa igorriko dio lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen departamentuari, behin betiko onets dezan.

Aritzalan (Deierri), 2020ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2002996