51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, Lorkako 10. poligonoko AA-LOR-12 lurzatirako. Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsi zen hirigintza-kudeaketako hitzarmenaren proposamena, zertarako eta eskudirutan emateko Lorkako 10. poligonoko AA-LOR-12. lurzatirako hirigintzako aprobetxamenduaren %10aren lagapena. Ana Isabel Izcue Lizasoainek sustatu zuzen. Hala, jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe, eta, horren ondorioz, Deierriko Udalak, 2020ko otsailaren 20an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin eta hurrengoekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aritzalan (Deierri), 2020ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2002948