51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Udalbatzako kideen ordainsariak 2020rako

Deierriko Udalak, 2020ko otsailaren 20an egindako bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, honako arau hauekin bat: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75 artikulua (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak) eta azaroaren 12ko 18/2017 Foru Legea (horren bidez ezartzen dira Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietarako).

1.–Udalbatzako kideen ordainsari eta bilkura-sari hauek ezartzea, karguan aritzeagatik eta Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik:

–Alkatetza: Udalak, alkate karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, 12.260,36 euro gordin ordainduko ditu urtean, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuraturik, ezin da saririk hartu kide anitzeko organoetara joateagatik.

–Gainerako udalkideak: Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik 70 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko.

2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, baldin badaude behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik.

3.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Aritzalan (Deierri), 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2002894