51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Akats zuzenketa, xehetasun-azterketan

2020ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean argitaratutako iragarki honetan: “Aldaketa, 1. sektoreko A-2, A-5 eta A-7 unitate morfologikoetan indarrean dagoen xehetasun-azterketarena, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko Udal Planeko AR-1 banaketa eremuan. Behin betiko onespena” akatsa dagoela oharturik,

Honela dioen tokian: Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik ematen den testuari jarraikiz.

Honako hau esan behar du: Eguesibarko Udalak, 2020ko otsailaren 4an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko AR.1 banaketa eremuko 1. sektoreko A-2, A-5 eta A-7 unitate morfologikoetan indarrean dagoen xehetasun-azterketa, José Arauzo Muñoz arkitektoak idatzia eta sustatua.

Iragarki hau argitzaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2002891