51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Urbanizazio-proiektua Larraintzarko 13. poligonoko 109. lurzatian. Hasierako onespena

Ultzamako Udaleko Alkatetzak, 2020ko otsailaren 28an emaniko 40/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Larraintzarko (Ultzama) UE-0.7-A (13. poligonoko 109. lurzatia) egikaritze-unitatea urbanizatzeko proiektuaren espedientea. Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako idazkaritzan, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 168. artikulutik 170. artikulura, 72., 74., 79. eta haiekin bat datozen gainerako artikuluetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzar (Ultzama), 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2003534