51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Borondatezko birzatitze proiektua eta hirigintza hitzarmena Larraintzarko 13. poligonoko 109. lurzatian. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak, 2020ko martxoaren 2an emaniko 45/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du borondatezko birzatitze proiektuaren eta hirigintza hitzarmenaren espedientea aprobetxamenduaren %10 Udalari laga eta diruz ordaintzeko, hori guztia Larraintzarko (Ultzama) 13. poligonoko 109. lurzatiko UE.0.7.–A exekuzio unitateari dagokionez.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 95.3-b), 96.–3-c), 25 eta 26. artikuluetan, haiekin bat heldu direnetan eta arau bereko 149.etik 156.era, 168.etik 170.era eta 72., 74., 79. eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2003532