51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UBANI

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ubaniko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko otsailaren 20an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin. Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratu ondoren, bizilagun nahiz interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegazio edo erreklamaziorik, behin betiko onetsitzat joko dira 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta bete eginen da haien laburpenak argitaratzeko izapidea.

Ubanin, 2020ko martxoaren 4an.–Kontzejuko burua, Irache Murillo Azanza.

Iragarkiaren kodea: L2003328