51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Tuterako Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), Cortadores kaleko 15eko higiezinaren hirigintza-fitxa aldatzeko. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2019ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Tuterako Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), Cortadores kaleko 15eko ondasun higiezinak Tuterako BEBPBn duen hirigintza-fitxa aldatzeko (katastroko 1254. lurzatia, 295. etxe-saila), José Miguel García Pérez arkitektoaren proposamenaren arabera, 2. solairuaren hirigintzazko desegokitasunari dagokionez, eta betebehar bat gehitzeko, fatxadak eraberritu edo alda daitezen.

Era berean, erabaki zen hirigintzako araudia Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko otsailaren 13an.–Lurralde Antolamenduaren Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

ERANSKINA

Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia(PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002500