51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2020ko karga-tasak. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen 2020rako karga-tasak finkatzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan; ekonomia-jardueren gaineko zergan; eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak.

Torres del Rion, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2003247