51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa U.O.1 eta U.O.3/U.I.XIX unitateetako 1., 2., 3., 4. eta 8. lurzatietan (Milagrosako BBPB). Behin betiko onespena

Iruñeko Alkatetzak, 2001eko azaroaren 8an, behin betiko onetsi zuen U.I.XIXko (Milagrosako BBPB) U.O.1 eta U.O.3 unitateetako 1., 2., 3., 4. eta 8. lurzatien xehetasun-azterketa, eta erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2001eko urtarrilaren 15ean.

Hurren, xehetasun-azterketa horri dagokion araudia argitaratzen da.

Araudi honen onespenaren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, onespena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 24an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002952