51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 1470. lurzatian.
Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko urtarrilaren 16ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Orkoiengo katastroko 1. poligonoko 1470. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Iñigo Iturmendik sustatua.

Erabaki hori argitaratu egiten da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta beronen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, artikulu hauekin bat etorriz: Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikulua.

Orkoienen, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002783