51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2020ko aurrekontua, plantilla organikoa eta langileen zerrenda. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2020ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituela 2020ko udal aurrekontuaren, plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren espedienteak.

Bizilagunek eta interesdunek espedientea kontsultatu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal izanen dituzte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Alegazio horiek egiten ez badira, erabakiak behin betikoak izanen dira, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Erriberrin, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2003305