51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAGUE

Higiezina desafektatzea

Kontzejuko Batzarrak, 2019ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen Olagueko higiezin baten desafektazio espedientea (ur hornidurarako biltontzi zaharra, Anueko 11. poligonoko 482. lurzatian, Bordazargain parajean), inongo zerbitzu publikori eragin gabe, higiezinaren kalifikazioa aldatzeko, jabari publikoko ondasun izatetik ondareko ondasun izateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Olaguen, 2020ko otsailaren 3an.–Kontzejuko burua, José Luis Iraizoz Etulain.

Iragarkiaren kodea: L2002941