51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2020ko udal zerga (Zirkulazioaren gaineko zerga)

Honen bitartez Noain Elortzibarko herritarrei aditzera ematen zaie Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2020ko udal zerga (lehen Zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea 2020ko martxoaren 16an hasiko dela eta apirilaren 24an bukatuko dela, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak leihatilan ordaindu beharko dira Nafarroako Rural Kutxan, Noaingo bulegoan, epe horretan, 08:15etik 10:30ak bitarte, astelehenetik ostiralera, helbideratu gabeko komisiorik gabeko ordainagiriak kobratzeko. Beste ordutegi batzuetan horretarako ezarritako kutxazaina erabili beharko dute, finantza-kostu horiek saihesteko.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2020ko apirilaren 24an.

Epe hori bukatuta, hilabetez, zerga hori %5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2020ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2003209