51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa Gerendiaingo 13-1. poligonoko 13. lurzatian. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko otsailaren 11n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Gerendiaingo Kontzejuak urriaren 4an aurkeztu alegazioak ezestea (alegazio horien arabera, xehetasun-azterketaren xede zen lurzatiaren azalera ez dator bat Gerendiaingo Kontzejuak dauzkan planoekin, herriak lurren erosketa egin zuen uneko planoekin, hain zuzen), eta orobat ezestea Benito López Sarasatek, Gerendiaingo Kontzejuaren ordezkari den aldetik, urriaren 23an aurkeztu alegazioa, espedientearen izapidetzea geldiaraz zedila eskatzekoa; hori guztia, bat etorriz espedientean jaso diren eta erabaki hau arrazoitzeko gehitu diren txosten tekniko eta juridikoekin.

Bigarrena.–Behin betiko onestea Gerendiaingo 13-1 poligonoko 13. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Jesús María Sarasate Equizak eta María Rebeca Sarasate Equizak sustatua.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Gerendiaingo Kontzejuari, eta Iruñerriko Mankomunitateari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenaren erabakia hartzen denetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Laugarrena.–Alkate Udalburuari ahalmena ematea beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekiena betearazteko.

Noain Elortzibarren, 2020ko otsailaren 13an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002501