51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Finken normalizazio espedientea, 2. poligonoko 275. lurzatirako. Entzute tramitea

Mendigorriko Udalean tramitatzen ari da finkak normalizatzeko prozedura bat, Mendigorriko 2. poligonoko 275. lurzatirako eta bide sistemarako.

Espedienteari entzunaldia emanen zaio hamabost egun balioduneko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155.3 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendigorrian, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2002956