51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAINTZA

Jendaurrean jartzea herri-lurren okupazioa

Gaintzako Kontzejuak, 2018ko apirilaren 8ko batzarrean, erabaki zuen Araizko Udalari hasiera batean baimena ematea Gaintzako herri-lurra okupatzeko, airezko kable sistemaren berreskurapen, informazio, interpretazio eta promozio lanak egiteko Gaintzan (Araitz).

Espedientea jendaurrean egon ondoren, Nafarroako Gobernuko Herri Lurren Atalera bidali zen. Handik adierazi zenez, onartu ziren baldintza pleguetan ez zen okupazioagatik ezarri beharreko kanonari buruzko aipamenik egiten. Hori dela eta, 2020ko otsailaren 28an egindako batzarrean onartu ziren berriz ere baldintza pleguak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, interesdunek espedientea kontsultatu eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Gaintzan, 2020ko martxoaren 6an.–Kontzejuko lehendakaria, Juan José Otamendi Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2003631