51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Tasak eta prezio publikoak 2020rako

Ezkabarteko Udalak, 2020ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko eranskinetako tasak eta prezio publikoak.

2019ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hasierako onespena, abenduaren 26an, eta espedientea jendaurrean egon da hilabetez. Jendaurreko epean inork ez zion alegaziorik egin espedienteari, eta, beraz, behin betiko onesten da.

UDAL KIROLDEGIRAKO TARIFAK 2020RAKO

AUKERAK

HILABETEKO TARIFA

TARIFA BAKARRA

Abonamendua jarduerekin

19,00 euro

160,00 euro

Gimnastika (3. adina)

95,00 euro

AUKERAK

TARIFA BAKARRA

Kirol anitzeko pista

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

35,00 euro

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

25,00 euro

Hilabetea

129,00 euro

Hiruhilekoa

377,00 euro

Pilotalekua

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

15,00 euro

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

7,50 euro

Hilabetea

48,00 euro

Hiruhilekoa

142,00 euro

Erabilera anitzeko aretoa

Ordu 1

15,00 euro

Prestakuntza gela

Ordu 1

11,00 euro

Kiroldegia (instalazio osoa)

Egun erdia

60,00 euro

Egun 1

100,00 euro

Ekitaldiak

500,00-1.000,00 euro (*)

(*) Kontuan hartuko da ekitaldia egiteko zenbat langile kontratatu behar diren.

–Txartelaren kopia: 3 euro.

–Ordainagiriak itzultzearen gastuak: 2 euro.

Salbuespenak:

–Tarifa edo prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Ezkabarteko kirol elkarteak eta klubak, baldin Udalak baimena ematen badie liga edo lehiaketetarako kirol instalazioak erabiltzeko, gehienez ere astean 6 orduz.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UR HORNIDURAREN TASAK

–Hornidura sareko hargunea: 535,00 euro.

–Hiru hilabeteko kuota finkoa: 4,24 euro.

  • Hornidura:
  • 60 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,2498 euro.
  • 60 m³-tik gora hiruhilekoan: 0,7184 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN-UREN ARAZKETAREN TASA

Saneamendu sareko hargunea: 355,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK EGITEAREN ETA JARDUERAK ESKUALDATZEAREN LIZENTZIETARAKO

I. epigrafea. Jarduera sailkatuak.

Jarduera lizentzia eta lizentzia berrien tramitazioa: 415,00 euro.

Irekitzeko lizentzia: 210,00 euro.

Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.

Lizentziak, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez dutenak lokalaren egoera egiaztatzeko: 62,00 euro.

II. epigrafea. Jarduera kaltegabeak.

Irekitzeko lizentzia: 310,00 euro.

Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.

III. epigrafea. Lizentzia birdefinitzea, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

Lizentziaren birdefinizio bakoitzarengatik, zertarako eta jardueraren izena eta funtzionamendu-araubidea egokitzeko, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatzeko: 520,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO

I. epigrafea.

Antolamendurako plan partzial edo bereziak tramitatzea, edo udal plana aldatzea: 520,00 euro.

II. epigrafea.

Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 470,00 euro.

III. epigrafea.

Tramitatzea xehetasun-azterketak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak: 470,00 euro.

IV. epigrafea.

Lizentziak, ematen direnak abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean (abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa).

IV.1. Finkak zatitu, banandu edo elkartzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

–1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 42,00 euro.

–Azalera txikiagoak: banandu edo elkartzen den lurzati bakoitza: 42,00 euro.

IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuko zaio honako karga-tasa hau: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 50,00 euro.

IV.3. Lizentziak eraispen obretarako, eraikitze edo eraberritze lanetarako, instalazioetarako, zuhaitz-mozketarako, errotuluen instalaziorako eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzetarako, baldin aurreko ataletan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuko zaio honako karga-tasa hau: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 50,00 euro.

IV.4 Eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak: 160,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

1.1. Aldamioak, hesiak, obren edukiontziak eta abar, baldin jarduera ekonomikoa ez badira

Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0 euro

Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

3,10 euro

Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

20,80 euro

1.2. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean

12,50 euro

1.3. Bestelako aprobetxamenduak

Egunean, metro karratu bakoitzeko

0,50 euro

Hilabetean, metro karratu bakoitzeko

1,55 euro

Urtean, metro karratu bakoitzeko

12,50 euro

(*) Aprobetxamendu berezietan, hala nola eremu publikoaren okupazioan edo merkatu txikietan, auzoetako festetan eta gainerako aprobetxamenduetan, baldin osasun, garbiketa edo zaintza zerbitzuen esku hartzea behar bada, aprobetxamendu partekatua izateagatik, %100eko errekargua ezartzen ahalko da.

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0,30 euro

Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

6,55 euro

Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

31,25 euro

III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

III.1. Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0,20 euro

Hilabetean, metro karratu bakoitzeko

3,45 euro

Urtean, metro karratu bakoitzeko

26,05 euro

III.2. Gasbideak, metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

6,00 euro

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Baldin aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ez badira iristen aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara, honako hauek ordaindu beharko dira

55,00 euro

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA ATERATZEKO, ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO ETA ERA GUZTIETAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO - PASABIDEEN GAINEKO TASAK

–Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta ateratzea:

a) Gau eta eguneko pasabideak.

5 plaza bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 36,00 euro.

6tik 10 plazara bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 62,00 euro.

10 plazatik goitiko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 83,50 euro.

b) Ordutegi mugatuko pasabideak.

1. puntuko taula aplikatuko da, %50eko murrizketarekin.

c) Ibilgailuendako sarbideak:

1. puntuko taula aplikatuko da, %75eko murrizketarekin.

–Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea:

a) Aparkaleku esklusiboa, bidaiarientzako zerbitzu erregular edo eskatu ahalakoen geralekuetarako (abiaburuan, erdibidean nahiz helmugan), galtzadaren metro lineal bakoitzeko edo haren zatiki bakoitzeko, bide guztietan: 32,00 euro urtean.

b) Noizbehinkako beharrak direla-eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, metro lineal bakoitzeko, bide guztietan: 11,00 euro/eguna.

UDAL ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA EZKABARTEKO HILERRIEN ERABILERA

Lurpean ehorztea: 300,00 euro.

Nitxoan ehorztea: 250,00 euro.

Hobitik ateratzea: 200,00 euro.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK ETA ETXEKO ANIMALIAK EDUKITZEA

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal lizentziaren tramitazioa: 30,00 euro.

2. Erabaki honek indarra hartuko du 2020ko urtarrilaren 1ean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Ezkabarten, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2003243