51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Hasiera bateko onespenaren erabakia 2019ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, abenduaren 26an, inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da Udal honen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean egoteko epea; horrenbestez, behin betiko onetsi dira 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedaturik dagoena.

DIRU-SARRERAK:

Eskubideak:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 732.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 60.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 122.100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 377.700,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 1.200,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 10.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarreren aurreikuspena, guztira: 1.303.000,00 euro.

GASTUAK:

Betebeharrak:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 419.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 435.800,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 4.750,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 321.450,00 euro.

5. kapitulua.–Beste ustekabe batzuk: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 49.500,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 72.500,00 euro.

Gastuen aurreikuspena, guztira 1.303.000,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ezkabarten, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2003240