51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Xehetasun-azterketa Arreko (Ezkabarte) 15. poligonoko 75. lurzatian. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, Alkatetzaren 2019ko uztailaren 25eko 113/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Fermín Garijo Arangoak, María Cruz Alfonso Echarrenen ordezkari den aldetik, aurkeztutako xehetasun-azterketa, Arreko (Ezkabarte) 15. poligonoko 75. lurzatiaren bolumetria, lerrokadurak eta gehieneko etxebizitza kopurua definitzekoa.

Hasierako onespena 2019ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 13an. Ez da alegaziorik aurkeztu jendaurreko aldian.

Ezkabarteko Udalak, 2020ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du xehetasun-azterketa.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 artikuluan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ezkabarten, 2020ko otsailaren 6an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002547