51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Udalbatzako kideen ordainsariak 2020rako

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik, Udalaren ezaugarri bereziei erreparatu ondotik, Udaleko kontu-hartzailea kontsultaturik eta idazkariari entzunda, Udalbatzak honako erabaki hau hartu du aho batez 2020ko otsailaren 21ean egindako osoko bilkuran:

1.–Alkateak dedikazio osoa izaten jarraituko du.

2.–Alkateak lanaldi osoa izanen du, hau da, 35,40 ordu astean. Bestalde, 33.162,22 euroko soldata gordina jasoko du urtean, laguntza familiarra barne; hamabi hilabetetan banatua, eta aparteko bi paga. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea.

Alkatearen ordainsariak urtero eguneratuko dira Nafarroako Administrazioko funtzionarioen igoerarekin batera, organo eskudunak bestelako igoerarik ezartzen ez badu eta beste erabakirik hartzen ez bada.

3.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko alkateari, legediak agindutako moduan.

4.–Alkatearen dedikazio esklusiboari buruzko erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

5.–Dedikaziorik ez duten gainerako hautetsiek zenbateko hauek jasoko dituzte kide anitzetako organoetara joateagatik:

–Kide anitzetako organoetan agertzea: 95 euro (laurogeita hamabost euro) kide anitzeko organoetako bilkura bakoitzean agertzeagatik; urtean 1.459,36 euro, gehienez ere.

Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta. Hurrengo urteetan, zenbateko horiek eguneratuko dira, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak onesten duen urteroko ebazpenean xedatutakoaren arabera.

6.–Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuak estaltzeko, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira. Baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.

7.–Ordainsariei buruzko erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

8.–Erabaki honen berri ematea Udal Kontu-hartzailetzari.

9.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Etxarri Aranatzen, 2020ko martxoaren 3an.– Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2003331