51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

2020rako karga-tasak

Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearekin, Udalaren osoko bilkuran, aho batez eta legeak eskatzen duen gehiengoa izanik,

ERABAKITZEN DA:

1.–Onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:

–Ezartzea %0,17ko karga-tasa hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunentzat.

–Aplikatzea %1,15eko karga-tasa ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotan.

–Aplikatzea %3,50eko karga-tasa lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergan.

–Ezartzea %10,00eko karga-tasa hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarrin, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, José María Odériz Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2003277