51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko otsailaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Oltza Zendean, 2020ko otsailaren 12an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2003248