51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Borondatez ordaintzeko epea, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2020an

Aditzera ematen da honako hau izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2020ko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea: 2020ko martxoaren 2tik apirilaren 17ra bitarte, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Laboral Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, ezarritako ordutegian eta dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren gibelaldean jasotzen diren bestelako eratan (informazio gehiago Udalaren web-orrian: www.burlada.es).

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Burlatan, 2020 martxoaren 4an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2003340