51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udalak, 2020ko otsailaren 20an egindako osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, xedapen zatian honako hau dioena:

Lehenbizikoa.–Ezartzea alkate kargua dedikazio partzialekoa izanen dela, eta kargu horretan aritzeagatik jasoko dela espedientean proposatutako ordainsaria, hots, 9.880 euro, barnean direla behar diren enpresa-kuotak, eta alta emanen dela Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

Bigarrena.–Onestea zinegotziek osoko bilkuretara bertaratzeagatik jaso beharreko ordainsariak; 150 euroko zenbatekoa ezarri da saio bakoitzeko.

Hirugarrena.–Udalkideek honako kalte-ordain hauek izanen dituzte, haien egitekoetan aritzean izandako benetako gastuengatik:

a) Joan-etorriengatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioentzat ezarritako zenbatekoa.

b) Gainerako gastuetan, benetan ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.

Laugarrena.–Erabaki hau atzeraeraginez aplikatzea, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bidaurretan, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2003012