51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERUETE

Herriko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Berueteko Kontzejuak, 2020ko otsailaren 22an egin batzarrean, erabaki zuen herriko ehiza-barrutia berritzea. Berueteko Kontzejuaren lurraldea hartuko du, eta Kontzejuak kudeatuko du. Halaber, 10 urteko iraupena ezarri zitzaion ehiza-barrutiari.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hamabost egunean, zedarritu beharreko alderdietan lurrak dituztenek, epe horretan, aukera izan dezaten espresuki uko egiteko haien lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Berueten, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, Ascensio Indacoechea Arangoa.

Iragarkiaren kodea: L2003327