51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa eremuko S-4 sektoreko UD-16B unitateko 4. eta 5. ondoriozko lurzatietan. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa AR-2 banaketa eremuko S-4 sektoreko UD-16B unitateko 4. eta 5. ondoriozko lurzatietan, Trujal Mendia SCLk sustatua.

Behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin.

Erabaki honek bukaera emanen dio administrazio bideari, eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Arroitzen, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Ángel Moleón Segura.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002479