51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Aribeko Udalak, 2020ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki-taulan paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ariben, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Asier Txikirrin Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2003259