51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Antzingo Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan.

Erabaki hori 2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an.

Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

ERANSKINA

Tarifak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik

I. epigrafea. Obra gauzatzeko aurrekontuaren araberako tarifak, baremo honi jarraikiz:

–Lehenbiziko txostena:

  • OGA < 5.000 euro: 122 euro.
  • > 5.000 < 10.000 euro: 182 euro.
  • > 10.000 < 20.000 euro: 242 euro.
  • > 20.000 < 50.000 euro: 302 euro.
  • > 50.000 < 100.000 euro: 363 euro.
  • > 100.000 < 200.000 euro: 424 euro.
  • > 200.000 < 500.000 euro: 484 euro.
  • > 500.000 < 1.000.000 euro: 605 euro.
  • > 1.000.000: Udal arkitektoek zenbat denbora ematen duten, horren araberako tarifa.

–Bigarren txostena eta hurrengoak:

  • Dokumentazioa egiaztatzeko edo errekerimendurako txostena: 100 euro.
  • Dokumentazio osagarrirako edo proiektuaren eranskinerako txostena: lehenbiziko txostenaren kostuaren %50 (gutx. 100 euro).
  • Hurrengo txostenak: Aurreko txostenaren kostuaren %70 (gutx. 100 euro).

II. epigrafea. Lehen aldiz erabiltzeko eta urbanizazioko obren onarpenerako tarifak:

–OGA 5.000 < 20.000 euro: 182 euro.

–OGA = o > 20.000 euro: 230 euro.

III. epigrafea. Tarifak, bereizteagatik edo elkartzeagatik:

–110 euro.

IV. epigrafea. Hirigintzako argibide eskaerak:

–Baremoaren %50 (gutx. 110 euro).

V. epigrafea Planeamenduko eta kudeaketako espedienteen txostena (xehetasun-azterketak, plan partzialak idaztea eta aldatzea, arauen aldaketak, birpartzelazioa):

Udal arkitektoek zenbat denbora ematen duten, horren araberako tarifa aplikatuko da.

Hala ere, ohikoena den espedienterako, 1.000 m²-ko azalera baino gutxiago duen lurzatiaren xehetasun-azterketarako, hurrengo tarifa hau ezartzen da:

–Lehenbiziko txostena: 220 euro.

–Hurrengo txostenak: Aurreko txostenaren kostuaren %70.

Antzingo Udalak tasa horien zenbatekoak berrikus eta eguneratu ditzake urtero, kontsumoko prezioen indizearen arabera.

Antzinen, 2020ko otsailaren 24an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2002947