51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Aldaketa egituratzailea Udal Plan Orokorrean, SU2 sektorean. Hasierako onespena

Adiosko Udalak, 2020ko otsailaren 18an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailearen proiektua Adiosko udal plan orokorreko SU2 sektorerako.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://adios.sedelectronica.es/transparency/3d34e215-8e2e-4edd-baf8-df21f6a9a7b8/.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Adiosen, 2020ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2002977