51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren behin betiko osaera eta probak egiteko eguna

2019ko azaroaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren oinarriak, gizarte-langilearen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdiarenak.

Lehendakaritzaren urtarrilaren 24ko 4/2020 Ebazpenaren bitartez onetsi zen izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, zeina argitara eman baitzen 2020ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7an, eta hamar eguneko epea ezarri zen erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Epe hori bukatu delarik eta deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten da, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzen da eta probak egiteko egunak zehazten dira.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, gizarte-langilearen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdian:

–Onartuak:

ALFARO FRANCÉS, CRISTINA

ARBIZU PERPIÑA, MARINA

AZPARREN EGUILLOR, NAIA*

BASABE DÍAZ, IRUNE

ESLAVA ABAURREA, ZURIÑE

ETXEBERRIA SAMPEDRO, ARIANE

GARCÍA RAZQUIN, NEKANE*

GOIKOETXEA LASA, KATTALIN ANNE

GRACIA ESPARZA, LOREA*

ITOIZ BURGUETE, REBECA*

JUANICORENA ELIZALDE, NATALIA

LÓPEZ DE SOSOAGA ARENAL, OIHANA

MARTINCORENA GONZÁLEZ, MAIDER

MARTÍNEZ DEL CID, MAITE*

MONTEANO LA HOZ AGURTZANE

MORENO LÓPEZ, LOREA

NAVARRO SAN EMETERIO, EIDER

SÁNCHEZ SÁNCHEZ, GARAZI

* Euskara maila frogatzeko proba egitea eskatu duten izangaiak.

–Baztertuak:

RUIZ LODOSO, MAIALEN

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea. Honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiko burua:

Francisco Javier Paz Miño, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

–1. epaimahaikidea:

Arantxa Erbiti Beloki, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko koordinatzailea.

–2. epaimahaikidea:

Yolanda Ormazabal, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

–3. epaimahaikidea:

Asun Bergera Celaya, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen ordezkaria.

–Idazkaria:

Isaac Valencia Alzueta, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

3. Euskara maila frogatzeko proba 2020ko martxoaren 30ean eginen da, 10:00etan, Altsasuko Liburutegian (Pilotalekuko etorbidea, 5, Altsasu).

4. Proba teoriko eta praktikoa 2020ko apirilaren 1ean eginen dira, 9:00etan, Udal Liburutegian (Pilotalekuko etorbidea, 5, Altsasu).

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan argitara dadila agintzea.

Altsasun, 2020ko martxoaren 2an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L2003208