51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

18/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira 2020-2021 ikasturtean familiei aplikatu beharreko tarifak Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta administrazio publiko interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala denean, finantzaketa araubidea.

Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du Haur Hezkuntzako udal ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu.

Udal titulartasunekoak diren 0-3 urteko Haur Hezkuntzako zentroen finantzaketa arautzen duen uztailaren 1eko 16/2014 Foru Legeak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak berari dagokion zatiaren ehuneko ehuna ordainduko die udalei ekitaldi ekonomiko bakoitzean, bat etorriz Udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeari buruz Hezkuntzako kontseilariak abuztuaren 27an emaniko 79/2012 Foru Aginduak ezartzen dituen oinarrietan xedatuarekin.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, Hezkuntza Departamentuak, oro har, dirulaguntza bat emanen du, honela kalkulatuko dena: urteko modulu aplikagarriari kenduko zaizkio toki entitateren ekarpena eta familien eskolatze tarifen ekarpena, familien tarifei buruzko kasuan kasuko araudian ezarritakoaren arabera.

Bidezkoa da, beraz, 2020-2021 ikasturterako onestea Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiei aplikatu beharreko tarifei buruzko araudia.

Ikusirik Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak egin duen txostena, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, 2020-2021 ikasturtean familiei aplikatu beharreko tarifei buruzkoa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. apartatuko e) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ezartzea 2020-2021 ikasturtean familiei aplikatu beharreko hileko tarifak Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatzen direnetan, bat etorriz foru agindu honen eranskinean jaso diren oinarriekin.

2. Foru agindu hau eta eranskina argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek aukera dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan (aipatutako lege horrek Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen du).

4. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

5. Foru agindu hau eta bere eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalari.

Iruñean, 2020ko otsailaren 21ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

ERANSKINA

Oinarriak, 2020-2021 ikasturtean familiei aplikatu beharreko tarifak ezartzeko, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan

Lehenbizikoa.–Tarifak ordaintzea.

Familien diru-sarreren arabera eta ordutegi modalitatearen arabera ordainduko dira tarifak, betiere Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi badu modalitatea kasuko ikastetxerako. Familia bakoitzari aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, egoki den taula hartuko da aintzat, eranskin honen bosgarren oinarrian agertzen direnetatik. Betiere, hileko gehieneko tarifak honako hauek izanen dira:

HILEKO GEHIENEKO TARIFAK

Eskolatzea

Ordutegi osoko unitateak

198 euro

Ordutegi murriztuko unitateak

186 euro

Eskolatze erdiko unitateak

142 euro

Jantokia

95 euro

Bigarrena.–Familia-unitatearen kontzeptua.

1. Honako hauek dira familia-unitateko kide zenbagarriak, foru agindu honen ondorioetarako:

–Gurasoak, legez bananduta ez daudenak, edo, dibortziatuta edo bananduta egonik, zaintza eta jagoletza partekatua dutenak, edo adingabearen zaintza eta babesa duten tutoreak edo arduradunak.

–26 urtetik beherako seme-alabak, familiaren etxebizitzan bizi eta lanaren errentarik jasotzen ez dutenak, baldin eta hori frogatzen bada lan bizitzaren ziurtagiri negatiboaren bidez edo hori egiaztatzen duen agiri ofizialaren bidez, baita judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatuaren edo birgaituaren mende dauden seme-alabak ere.

–Banandutako bikotekideek zaintza partekatua badute eta berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria ez da familia-unitateko kidetzat hartuko ondorio hauetarako.

–Alargunak berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria familia-unitateko kidetzat hartuko da ondorio hauetarako.

–Gurasoak banantzen edo dibortziatzen baldin badira, gurasoetako batek edo legezko tutoreetako batek baldin badu zaintza eta jagoletza, ez da kide konputagarritzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoa.

–Gurasoetako batek beste seme-alaba batzuen zaintza eta jagoletza partekatua badu, horien erdiak ere hartuko dira familia-unitateko kidetzat.

–Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko soilik, %33ko edo hortik gorako desgaitasun deklaratua daukan seme edo alaba bakoitza bi balira bezala konputatuko da, familia-unitatearen kide kopurua zehazteko orduan.

–Harreran dagoen adingabeen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko paragrafoetan xedatu dena.

2. Aurreko puntuan aipatutako inguruabar guztiak behar bezala justifikatu beharko dira, erakunde ofizialek egindako agirien bidez: familia liburua; guraso bakarreko familiaren titulua; erroldatze-ziurtagiria, 2020ko urtarrilaren 1aren aurrekoa; bizikidetasunaren ziurtagiria; banantze-demanda jarri izanaren ziurtagiria; epai judizialak; errenta aitorpena; edo inguruabar horiek frogatzen duten beste agiri ofizial batzuk.

Baldin familia liburuan ageri ez den seme-alabarik bada familia-unitatean, bestelako dokumentuen bidez frogatu beharko da, adibidez jaiotza-agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

3. Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, matrikula egitean familia-unitateko kide izatea frogatuta dutenak soilik hartuko dira halakotzat.

4. Matrikula eginda, ez da kontuan hartuko aldatzen bada familia-unitateko kideen kopurua, non ez den aldatzen honako arrazoi hauengatik ikasturtea hasi baino lehen: jaiotza, adopzioa, harrera, ezgaitze judiziala edo guraso bakarreko familia nahiz gurasobakartasun egoera frogatzea. Egoera berria behar bezala justifikatu beharko da beti.

5. Haur bati baja eman ondoan berriro matrikulatzen bada, ikasturte berean, familia-unitatearen kide kopurua izanen da lehendabiziko matrikula egitean aurkeztu zena.

Hirugarrena.–Familia-unitatearen eta per capita errentaren urteko errenta kalkulatzea.

1. Familia-unitatearen urteko errenta izanen da aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2019ko diru-sarrera edo errenta indibidual justifikatuen batura. Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2019ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia-unitatearen urteko errenta.

2. Errenta indibiduala honela kalkulatuko da: zerga-oinarriaren zati orokorra gehi kapital higigarriaren etekinen saldo positiboa gehi ondare-eskualdaketen saldo positiboa, ken etxebizitza birgaitzeko edo eskuratzeko jasotako dirulaguntzak.

Ondorio praktikoetarako, kalkulua honela eginen da: Nafarroako Foru Komunitatean, 2019. ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko 507, 8810 eta 8808 laukitxoak batuta eta 708 laukitxoa kenduta, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako aitorpenetan.

3. Per capita errenta lortzeko, eragiketa hau eginen da: familia-unitatearen urteko errenta zati familiako kide guztien kopurua.

4. Banantze edo dibortzio kasuetan per capita errenta kalkulatzeko:

a) Baldin zaintza eta jagoletza partekatua bada: kontuan hartuko dira bi gurasoen errenta aitorpenak edo sarrerak.

b) Zaintza eta jagoletza ez bada partekatua: haurraren zaintza eta jagoletza dituen gurasoaren errenta aitorpena edo diru-sarrerak hartuko dira kontuan,

–Gehi, behar denean, zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoak seme-alaben mantenurako urtean ordaindutakoa; betiere, hitzarmen arautzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa izan beharko du.

–Ken, behar denean, zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoak beste seme-alaba batzuen mantenurako urtean ordaindutakoa; betiere, izan beharko du hitzarmen arautzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa.

5. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez badute, kasuan kasuko dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, edo, bestela, errenten edo diru-sarreren zinpeko aitorpena eta/edo ikastetxearen titulartasuna duen toki entitateak, familiak 2019. urtean izan dituen diru-sarrerak zehazteko, beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.

6. Interesdunak egoki den dokumentazioa aurkezten ahal du, edo kasuan kasuko toki entitateari baimena emateko eskabidea, hark behar duen informazioa eska diezaion eskudun den unitate organikoari edo departamentuari.

7. Ezartzen den epearen barrenean 2019ko errenta aitorpena edo diru-sarreren egiaztagiriak aurkezten ez dituztenei, matrikulatutako ordutegi motari dagokion kuota altuena aplikatuko zaie ikasturte osoan.

8. 2019an aitortutako diru-sarrerak nabarmenki murrizten direnean errenta jasotzen zuen familia-unitateko kideren bat hil delako, horren berri ematen ahalko da ikasturtea hasi baino lehenago, hala dela frogatzen duten agiriak erantsiz betiere. Egun horretatik aurrera gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko 2020-2021 ikasturteko tarifa kalkulatzeko.

Laugarrena.–Kuotaren salbuespena.

1. Arrisku psikosozialeko faktoreak dituzten eta garapenean atzerapena duten haurren kasuetan kuotaren salbuespena ezarriko da. Salbuespen hori onesteko, beharrezkoa izanen da aldeko txostena ematea egoki den udaleko gizarte zerbitzuetako lantaldeak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko Arreta Goiztiarreko Taldeak.

2. Egoki den udalak eta Hezkuntza Departamentuak hartuko dute beren gain tarifa. Jantokiari dagokion tarifa udalak ordainduko du, eta Hezkuntza Departamentuak eskolatzeari dagokiona.

Bosgarrena.–Murriztapenak.

1. Oro har, lehenbiziko oinarrian ezarritako tarifak murriztu eginen dira per capita errentaren arabera. Honako taula hauetan jaso dira ordaindu beharreko tarifak:

a) Familia orokorren kasuan.

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

ESKOLATZEA

JANTOKIA

ESKOLATZEA + JANTOKIA

Eskola-ordutegi mota

Eskola-ordutegi mota

Hemendik

Honaino

Osoa
(7 ordu)

Murriztua
(6 ordu)

Erdia
(4 ordu)

Osoa
(7 ordu)

Murriztua
(6 ordu)

Erdia
(4 ordu)

> 15.000

198

186

142

95

293

281

237

12.400,01

15.000

169

159

119

95

264

254

214

10.700,01

12.400

133

126

90

95

228

221

185

9.300,01

10.700

104

98

67

95

199

193

162

7.980,01

9.300

82

77

52

84

166

161

136

6.650,01

7.980

60

57

34

84

144

141

118

5,500,01

6.650

54

50

31

66

120

116

97

4.500,01

5.500

44

42

26

58

102

100

84

3350,01

4.500

33

31

17

56

89

87

73

< 3.350,01

20

19

12

52

72

71

64

b) Familia gurasobakarren kasuan edo gurasobakartasun-egoerakoen kasuan:

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

ESKOLATZEA

JANTOKIA

ESKOLATZEA + JANTOKIA

Eskola-ordutegi mota

Eskola-ordutegi mota

Hemendik

Honaino

Osoa
(7 ordu)

Murriztua
(6 ordu)

Erdia
(4 ordu)

Osoa
(7 ordu)

Murriztua
(6 ordu)

Erdia
(4 ordu)

> 15.000

179

174

107

84

263

258

191

12.400,01

15.000

152

150

91

84

236

234

175

10.700,01

12.400

120

118

72

84

204

202

156

9.300,01

10.700

94

92

56

84

178

176

140

7.980,01

9.300

74

73

44

66

140

139

110

6.650,01

7.980

54

54

33

66

120

120

99

5,500,01

6.650

48

47

29

52

100

99

81

4.500,01

5.500

43

40

24

42

85

82

66

3350,01

4.500

31

29

15

32

63

61

47

< 3.350,01

18

17

11

25

43

42

36

2. Ikastetxe berean –edo ikastetxe desberdinetan baina udal beraren ikastetxeetan betiere– bi seme-alaba edo gehiago dituzten familiek %50eko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien eskolatze tarifan. Hirugarren edo hortik aurrerako seme edo alabarengatik ezarritako eskolatze tarifa bigarrenarengatik ezarritako bera izanen da.

Bi anai-arrebek edo gehiagok jantokia erabiltzen dutenean, lehenengoak diru-sarrerei dagokien tarifa ordainduko du, eta hurrengoei gutxieneko tarifa egokituko zaie.

3. Baldin eta, Hezkuntza Departamentuak eskatuta (Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa), hezkuntza-premia bereziak dituzten haurren matrikula egiten bada haien udalerriz kanpoko haur eskola batean, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du moduluaren portzentajea ordaintzea erroldatu gabeko familiei, haur eskolaren titulartasuna duen udalak aplikatzen badu.

Seigarrena–Hasierako kuota.

Toki entitate bakoitzak ezarriko du matrikulatzeko orduan nahitaez ordaindu beharreko hasierako kuota ikasturte bakoitzerako; azken hileko ordainketan konpentsatuko da.

Zazpigarrena–Tarifen doikuntza.

1. Tarifak ikastetxea 208 egunetan irekita egoteagatik sorraraziko dira (10,6 hilabete).

Matrikula ikasturtea hasi ondoren egiten bada, eskolatze eta jantokiko tarifak haurra matrikulatzen denetik aurrera ordainduko dira, eta hilabeteari dagokion tarifaren zati proportzionala ordainduko da.

2. Haurrek jantoki zerbitzua erabiltzen badute, oso-osorik ordaindu beharko dute jantoki zerbitzuari dagokion kuota, kasu hauetan izan ezik:

a) Erabiltzailearen nahiarekin zerikusirik ez duten arrazoiak.

b) Egokitzeko aldian.

c) Hutsegite justifikatuak, betiere ikastetxeko zuzendaritzari haien berri eman bazaio menuaren hornidura eteteko behar adinako denborarekin.

Aipatutako kasuetan, jantokiko laguntzaileei dagokiena ordainduko dute bakar-bakarrik; hau da, hileko tarifatik deskontatu beharko da menuaren edo cateringaren kostua, betiere familia bakoitzak ordaintzen duen tarifaren arabera kalkulatua.

3. Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzeagatiko tarifa: 5 euro eguneko, gehieneko tarifaren (95 euro) eta hileko zerbitzu egunen (19 egun) arabera kalkulatuta.

4. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzen hasten bada, jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuengatik eta Hezkuntza Departamentuak oniritzia emanik: araudiaren arabera dagokion tasa aplikatuko da.

5. Familiek ekartzen duten esnea besterik hartzen ez duten umeek ez dute jantokiko kuota ordainduko aldi horretan.

Zortzigarrena.–Bajak.

1. Baja emanen da nahitaez kasu hauetan:

a) Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural jarraian iraganik, haurra ikastetxera ez azaltzea; orobat, ikastetxean hasi eta, jakinarazpen edo frogagiririk gabe, haurra ez agertzea hamabost egun naturalean jarraian. Kasu horietan, entitate titularrak familiari idatziz jakinaraziko dio haurra bajan eman duela ikastetxean. Baja gauzatuko da jakinarazpena egin eta hamabost egunera. Familiak ordainduko beharko ditu eskolatzeari eta jantoki zerbitzua erabiltzeari (laguntzailea eta menua) dagokien kuota, baja gauzatzen den egunera artekoa, eta eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota.

b) Haurraren familiak bi hileko kuota ez ordaintzea. Hala izanez gero, ez da hasierako kuota itzuliko.

2. Ikasturtean zehar borondatezko bajak badira, justifikatuak izan edo ez, idatziz jakinarazi beharko zaizkio ikastetxeko zuzendaritzari hamabost egun lehenago. Kasu horietan, familiak ordainduko du baja gauzatzen denera arteko kuota; eskaera egin eta hamabost egunera gauzatuko da baja.

Ikasturtean zehar baja justifikatua izanez gero (semea edo alaba gaixotzea, bizilekua aldatzea, langabezia, ustekabeko diru-premia larria suertatzea, edo ikastetxeko entitate titularrak horien antzekotzat jotzen duen bestelakoren bat), ordaindutako hasierako kuota itzuli eginen da.

Baja justifikatua ez bada baina postu hutsa berehalakoan betetzen bada itxaron-zerrenda izateagatik, familiak ez du ordainduko hileko kuota bat eragindako gastuak konpentsatzeko. Hutsik gelditutako tokia ez bada berehala betetzen, familiak hilabete bateko kuota ordaindu beharko du eragindako gastuak konpentsatzeko.

3. Jantokiko zerbitzua erabiltzeko borondatezko baja hartzen bada, justifikatua izan ala ez, familiak ordaindu beharko du jantokiko laguntzaileari dagokion zati proportzionala, baja gauzatzen denera artekoa (eskaera egin eta 15 egunera).

Borondatezko baja hartu ondoren jantoki zerbitzua berriro erabili nahi bada, aldi horretan ikastetxean lan egin duen laguntzaileari proportzioan dagokion zatia pagatuko da.

Bederatzigarrena.–Tokia ez galtzeko eskubidea.

Ikastetxean matrikula eginda ume bat ezin bada eskolara joan gaixo dagoelako edo bere gurasoetako bat edo anai-arrebetako bat gaixo dagoelako, eskubidea izanen du eskolan tokia gordetzeko, eskolatze-kuota ordainduz eta ezinbestekoa den denboran jantokiko laguntzaileari dagokion kuota ordainduz, betiere arrazoia dokumentu bidez frogatzen bada.

Eskolara ez joateko arrazoia behin desagertuta umea ikastetxera joaten ez bada, baja emanen zaio, eta itxaron-zerrendan dagoen lehenbizikoari eskainiko zaio postu hutsa.

Toki entitateak eskumena izanen du familiak alegatzen duen arrazoia askitzat hartzeko edo ez hartzeko, baita tokiaren erreserba-denbora erabakitzeko ere.

Hamargarrena.–Ordaindu gabeko kuotak.

Entitate titularreko arduradunek eskatuko dituzte ordainduko gabeko kuotak, legez bidezkoa den prozeduraren bitartez.

Iragarkiaren kodea: F2002932