51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

392/2020 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, David Carabantes Bernal jauna, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 21ean emandako 1759/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario David Carabantes Bernal jauna Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Ataleko buru izendatu zuten sei urterako; lanpostu hori 10307 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

2020ko urtarrilaren 30ean aurkeztutako idazki baten bidez, David Carabantes Bernal jaunak burutza horri uko egin dio.

Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola karguari berariaz uko egiten badio, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko d) letran.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 19.7 artikuluak ezartzen duenez, burutza lortu duen funtzionarioak lanpostu horretan aritzeari uzten dionean, jatorrizko atxikipen eremu organikoan zituen mailari eta lanpostuari zegozkien zereginetara itzuli beharko du berehala. Halaber, xedatzen du, salbuespen gisa eta lanpostua utzitako funtzionarioak hala eskatuta, beste atxikipen eremu bateko lanpostu batera itzultzen ahalko dela, betiere zerbitzuaren beharrek horretarako aukera ematen badute.

2005eko maiatzaren 30ean zuzendaritza nagusi honek emandako jarraibideek, zuzendaritzako edo burutzako lanpostuetan langileak izendatzeari eta horiek kargua uzteari dagokienez, ezartzen dute langilea bere mailari eta lanpostuari dagozkien zereginetara itzultzeak ez duela ekarriko eremu horretan egiaz dagoen plantilla handitzea, zein den ere uzten duen zuzendaritzaren edo burutzaren atxikipen eremua (bera edo beste bat).

Horrenbestez, aipatutako jarraibideekin bat, eta Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalak proposatuta, bidezkoa da industria ingeniari teknikoen lanpostu hau esleitzea David Carabantes Bernal jaunari: 5824 zenbakiduna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Kontuan hartuta, kasu honetan, uko egiteak burutza uztea dakarrela zuzenean, bidezko den gauza bakarra da ebaztea noiz izanen den kargu-uztea eta noiz itzuliko den bere lanpostura bere mailari eta lanpostuari dagozkien zereginak gauzatzera; eta halaxe egiten da.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea David Carabantes Bernal jauna, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Ataleko burua (lanpostu hori 10307 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan). Atalburutza horretan aritzeko azken eguna 2020ko martxoaren 1a izanen da.

2. Adieraztea David Carabantes Bernal jaunak 2020ko martxoaren 2an itzuli beharko duela industria ingeniari teknikoen lanpostu honetara: 5824 zenbakidun lanpostua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia dagoena.

3. Ebazpen hau igortzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, eta interesdunari jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2002581