51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

323/2020 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario María Carmen González Martínez andrea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Proiektuen Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu-lehiaketa eginda, eta burutza bat bete gabe uzten duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako hainbat burutza betetzeko merezimendu-lehiaketa bidez.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 1118/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 30ean emandako 1756/2018 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta zenbait epaimahairen izendapena aldatu zen. Ebazpen hori 2018ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 7an emandako 2650/2018 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen burutza batzuk bete gabe gelditu zirela eta aldatu zen epaimahai batzuen izendapena Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Ebazpen hori 2018ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, eta, orobat, zenbait burutza bete gabe gelditu zirela deklaratu zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1245/2019 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 105/2018 Ebazpenean sartutako zenbait atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozedura.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, eta, orobat, zenbait burutza bete gabe deklaratu ziren.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 21ean emandako 1759/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 21ean emandako 3323/2019 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion postu horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta, hiru atalburutzari dagokienez, prozedura bukatutzat eman zen.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 25ean emandako 3352/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak.

Zenbait kalifikazio epaimahairen jarduketak bukaturik, merezimendu-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten izangaien izendapen proposamena igorri dute, egiaztatu ondoren betetzen dituztela deialdiaren oinarrietan eskatutako betebeharrak, eta, orobat, proposatu dute atalburutza bat hutsik gelditu dela deklaratzea, izangai bakar bat ere ez baita aurkeztu jarduketa plana defendatzeko ekitaldira.

Aurrekoa kontuan harturik, eta deialdiaren 14.3 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da kalifikazio epaimahaiak proposatutako burua izendatzea, postua merezimendu-lehiaketa bidez lortu ondoren, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuarekin bat, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoetan Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua.

Aipatutako 215/1985 Foru Dekretuaren 19. artikuluarekin bat, burutza bat betetzeko izendatzen direnak ebaluazio prozedura baten menpe egonen dira, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak gauzatuko du prozedura hori. Jardun horren ebaluazioa bi alditan eginen da: buru izendatzen dutenetik urtebete igarotzen denean, eta izendapenaz geroztik hiru urte betetzen direnean. Izendatuak eskubidea izanen du lehen zituen lanpostua eta destinoa gordetzeko harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario María Carmen González Martínez andrea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Proiektuen Ataleko buru izendatzea, merezimendu-lehiaketa eginda. Atalburutza horrek 4801 zenbakia du plantilla organikoan.

2. Zehaztea ezen izendatutako pertsonak atalburutzaren jabetza hartu beharko duela dagokion departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian edo langileriaren unitatean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamar egun naturaleko epean, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera.

Epe horretan jabetza hartzen ez badu, salbu aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan, burutza betetzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Kasuan kasuko departamentuko idazkaritza tekniko nagusiak edo langileria unitateak jabetzaren berri emanen dio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar den denboraz, behar diren idatzoharrak egiteko.

3. Lurralde Kohesiorako Departamentuko Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoko burutza bete gabe gelditu dela deklaratzea, izangai bakar batek ere ez baitu azaldu eta defendatu jarduketa plana. Atalburutza horrek 7989 zenbakia du plantilla organikoan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutura, behar diren ondorioak izan ditzaten, eta interesdunei jakinaraztea, aditzera emanez ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko otsailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2002579