50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

64/2020 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Irakaskuntza Partekatuaren Proiektu Pilotuan parte hartuko duten ikastetxe publikoak zehazten dituena. Proiektu hori 2020ko martxotik ekainera bitarte gauzatuko da.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 4.184.620 euro kudeatzen ditu “Hezkuntzaren aurrerapen eta sostengurako orientazio eta errefortzu programa” garatzeko, zeina Europako Gizarte Funtsak kofinantzatua baitago Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntzako Programa Eragilearen esparruan. Diru kopuru hori Ministroen Kontseiluak 2018ko azaroaren hogeita bederatzian hartutako Erabakiaren bidez Nafarroako Foru Komunitateari esleitu zion parte da.

Irakaskuntza Partekatuaren Proiektu Pilotua “Hezkuntzaren aurrerapen eta sostengurako orientazio eta errefortzu programa” izeneko eragiketaren barruan kokatzen diren hezkuntza programetako bat da, eta 1.000.000 euroko gastua du aurreikusia. Programaren bidez lortu nahi da gure ikasgeletan metodologia berritzaileak ezartzea, betiere modu inklusiboan.

Lehen Hezkuntzako bosgarren eta/edo seigarren maila ematen duten Nafarroako ikastetxe publiko guztiek, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen dutenek ere, behar bezalako informazioa jaso zuten, eta, hala, programan parte hartzeko aukera izan dute, eskaerak Hezkuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegora bidaliz. Eskaera guztiak baloratu egin dira honako irizpide hauek aintzat hartzen zituen baremo baten arabera: ratioa, egoera behartsuan dauden ikasleen portzentajea, taldearen/gelaren heterogeneotasun maila eta Proeducar-Hezigarri Programan sartutako ikastetxea izatea. Laurogeita hamazazpi ikastetxe eta institutu publikok parte hartuko dute Irakaskuntza Partekatuaren Proiektu Pilotu honetan. Bertan, eskola zuzeneko hamabi saio eginen dira gehienez, eta, eskatutako ikasle talde bakoitzeko, bi irakasle arituko dira, eranskinean azaltzen den bezala.

Parte hartzen duten irakasle guztiek konpromisoa hartzen dute bederatzi orduko prestakuntza jasotzeko, Proeducar-Hezigarri taldeak eta Inklusio Proiektuetarako Bulegoak batera antolatuko dutena. Memoria bat ere egin beharko dute, zeina oinarrizko dokumentua izanen baita Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak proiektua ebaluatzeko.

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak egindako proposamen-txostena ikusita, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2020ko martxotik ekainera bitarte Irakaskuntza Partekatuaren Proiektu Pilotuan parte hartuko duten ikastetxe publikoak zehaztea, baina horietako bakoitzari esleitu zaizkion eskola zuzeneko saioak ere, eranskinean ezartzen den bezala.

2. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka eta dagokion eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau eta dagokion eranskina igortzea Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta parte hartzen duten ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko martxoaren 3an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Irakaskuntza Partekatuaren Proiektu Pilotuan parte hartuko duten ikastetxe publikoen zerrenda

HERRIA

IKASTETXEA

ZUZKIDURA

ABLITAS

San Babil IP

15

ALTSASU

Zelandi IP

11

ANDOSILLA

Virgen de la Cerca IP

18

AGOITZ

San Miguel DBHI

3

ARBIZU

Arbizuko Herri Eskola IP

5

ARESO

Nazabal Eskola IP

3

ARGUEDAS

Sancho Ramírez IP

6

AZAGRA

Francisco Arbeloa IP

15

BARAÑAIN

Eulza IP

10

BARAÑAIN

Sahats IP

12

BARAÑAIN

Barañain BHI

7

BERA

Ricardo Baroja IP

10

BERA

Toki Ona BHI

2

BERBINTZANA

Río Arga IP

6

BERIAIN

Beriaingo IP

4

BERRIOZAR

Mendialdea 1 IP

42

BERRIOZAR

Mendialdea 2 IP

8

BUÑUEL

Santa Ana IP

5

BURLATA

Ibaialde BHI

6

ZARRAKAZTELU

Virgen de la Oliva IP

11

CASTEJÓN

Dos de Mayo IP

12

CINTRUÉNIGO

Otero de Navascués IP

51

CORELLA

Ciudad de Corella IP

16

CORTES

Bardenas Reales DBHI

15

DEIKAZTELU

Virgen de Nievas IP

2

ELIZONDO

Elizondoko IP

11

LIZARRA

Remontival IP

31

LIZARRA

Tierra Estella BHI

7

ETXARRI ARANATZ

San Donato IP

10

FALTZES

Doña Álvara Álvarez IP

23

FITERO

Juan de Palafox IP

14

FUNES

Elías Teres IP

10

FUSTIÑANA

Santos Justo y Pastor IP

2

UHARTE

Virgen Blanca IP

3

IRURTZUN

Atakondoa IP

13

ITURMENDI

Arrano Beltza IP

5

LARRAGA

San Miguel IP

20

LEITZA

Amazabal BHI

4

LEKUNBERRI

Ibarberri IP

13

LERIN

Doña Blanca de Navarra IP

13

LODOSA

Ángel Martínez Baigorri IP

8

LODOSA

Pablo Sarasate BHI

7

LOS ARCOS

Santa María IP

10

MARTZILLA

San Bartolomé IP

10

MARTZILLA

Marqués de Villena BHI

6

MÉLIDA

Santa Ana IP

5

MENDABIA

Joaquín Romera DBHI

3

MENDIGORRIA

Julián M.ª Espinal Olcoz IP

6

ELO

Santa Bárbara IP

2

MURILLO EL FRUTO

Raimundo Lanas IP

12

NOAIN

San Miguel IP

33

NOAIN

Elortzibar DBHI

8

OLAZTI

Domingo Bados IP

10

ERRIBERRI

Príncipe de Viana IP

22

ORKOIEN

San Miguel IP

23

IRUÑA

Azpilagaña IP

9

IRUÑA

Buztintxuri IP

27

IRUÑA

Cardenal Ilundáin IP

11

IRUÑA

Doña Mayor de Navarra IP

46

IRUÑA

Ermitagaña IP

13

IRUÑA

García Galdeano IP

23

IRUÑA

Iturrama IP

13

IRUÑA

José Mª Huarte IP

22

IRUÑA

Mendigoiti IP

5

IRUÑA

Patxi Larrainzar IP

6

IRUÑA

San Francisco IP

10

IRUÑA

San Jorge IP

19

IRUÑA

Sanduzelai IP

10

IRUÑA

Basoko BHI

27

IRUÑA

Iturrama BHI

9

IRUÑA

Mendillorri BHI

4

IRUÑA

Navarro Villoslada BHI

17

IRUÑA

Plaza de la Cruz BHI

28

IRUÑA

Iñaki Ochoa de Olza DBHI

7

AZKOIEN

Ribera del Arga BHI

1

GARES

Puente la Reina/Gares IP

2

RIBAFORADA

San Bartolomé IP

9

SAN ADRIÁN

Alfonso X “El Sabio” IP

19

SAN ADRIÁN

Ega BHI

6

ZANGOZA

Sierra de Leyre BHI

5

SARRIGUREN

Sarriguren BHI

15

TUTERA

Elvira España IP

70

TUTERA

Griseras IP

8

TUTERA

Huertas Mayores IP

10

TUTERA

Monte San Julián IP

26

TUTERA

Valle del Ebro BHI

10

URROZ

Urrozko IP

2

VALTIERRA

Félix Zapatero IP

8

VIANA

Ricardo Campano IP

23

VIANA

Del Camino DBHI

12

ALESBES

El Castellar IP

16

ATARRABIA

Atargi IP

2

ATARRABIA

Lorenzo Goikoa IP

15

ATARRABIA

Pedro de Atarrabia DBHI

6

ZIZUR BHI

Camino de Santiago IP

14

ZIZUR BHI

Catalina de Foix IP

23

ZUBIRI

Gloria Larrainzar IP

7

ORDUAK, GUZTIRA

1254

Iragarkiaren kodea: F2003273