50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 739/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko APTE-Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialisten 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bitartez izangaien zerrendak osatzeko (2019ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 18koa).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka. Hori dela eta, Administrazioen Publikoen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Tutera kaleko 20an.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2020ko otsailaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2003285