50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-100

Marcia Gavilanes Benavidesek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Marcia Gavilanes Benavides.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Zidakos ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Puiu (Nafarroa).

Landa etxea 1. poligonoko 588. lurzatian dago. Haren isuria, hobi-iragazki biologikoaren bidez araztu eta gero, Zidakos ibaira ateratzen da, urtean 60 m³-ko emaria zehazki.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 18an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2003015