50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-560

Olaztiko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Olaztiko Udala.

Xedea: Olaztiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Olazti (Nafarroa).

Herriko hondakin uren isurketak 300.000 m³-ko bolumena du urtean, eta araztegi berri batean tratatuko da, elementu hauen bidez: aurretratamendua, ekaitzen tanga, lehen mailako dekantazioa, IFAS erreaktorea, amaierako dekantazioa eta fintze eta kontrol urmaelak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002742