50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-93

Sebastián Zalguizuri Ezquerrek eta José Francisco Zalguizuri Ezquerrek ondoko datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José Francisco Zalguizuri Ezquer, Sebastián Zalguizuri Ezquer.

Xedea: Borda del Tejero aterpearen hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ezkaurre-Peña Telera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Izaba (Nafarroa).

1. poligonoko 194. lurzatian dagoen “Borda del Tejero” izeneko aterpearen isuria, hobi-iragazki biologikoaren bidez araztu eta gero, lurrean iragazten da, 115 m³-ko emariarekin urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002739