50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 12an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontuak eta horiek betearazteko oinarriak, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedaturik dagoenarekin.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan iragarkia jarrita. Epe horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onesten da 2019ko aurrekontua. Hona hemen laburpena:

Diru-sarrerak, guztira: 2.526.559,09 euro.

Gastuak, guztira: 2.524.345,20 euro.

Zangozan, 2020ko otsailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2002845