50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

388/2020 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betetzen baita Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 29ko 23E/2020 Foru Agindua.

María Josefa Echeverría Ruiz andreak parte hartu zuen Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako txanda irekiko hautapen prozeduran, maisu-maistren kidegoko Lehen Hezkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako (ingelesa) espezialitateetan (bietan, gaztelaniaz).

Hautapen prozesuaren barnean, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. Ebazpena 2019ko uztailaren 26an argitaratu zen. 2019ko abuztuaren 6an, María Josefa Echeverría Ruiz andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen uztailaren 24ko 2475/2019 Ebazpen horren kontra.

Oposizio-lehiaketaren fasea bukaturik, María Josefa Echeverría Ruiz andrea praktiketako funtzionario izendatu zuten, Lehen Hezkuntzako espezialitatean (gaztelaniaz), Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 3042/2019 Ebazpenaren bidez.

Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 23E/2020 Foru Aginduaren bidez, baietsi zen María Josefa Echeverría Ruiz andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurkakoa, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru Agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari manatzen zaio 1,2500 puntu esleitzeko María Josefa Echeverría Ruiz andreari, bere merezimenduen baremoko 2.1 atalean (Alegatutako tituluaren espediente akademikoa). Esleipena eginik, honako hau da errekurtsogilearen lehiaketa faseko azken puntuazioa:

Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

Puntuazioa, guztira: 9,2500 (I. atala, “Irakasle lanean egindako zerbitzuak”: 7,000. II. atala, “Ikasketak”: 1,2500 puntu. III. atala, “Beste merezimendu batzuk”: 1,000 puntu).

Puntuazio berri horri oposizio fasean eskuratutakoa gehituta, 7,6716 puntu lortzen ditu María Josefa Echeverría Ruiz andreak, deialdian ezarritakoarekin bat, eta, hortaz, 54. postura pasatzen da hautapen prozesuan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 1,2500 puntu esleitzea María Josefa Echeverría Ruiz andreari merezimenduen baremoaren 2.1 atalean (Alegatutako tituluaren espediente akademikoa), Lehen Hezkuntzako espezialitatean (gaztelaniaz), Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaprobei dagokienez.

2. 7,6716 puntuko azken puntuazioa ematea María Josefa Echeverría Ruiz andreari oposizio-lehiaketan. Horri esker, 54. postura pasatzen da Lehen Hezkuntzako (gaztelaniaz) espezialitateko hautapen prozesuan.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura eta interesdunari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea ezen, haren kontra, ez baitu bide administratiboa amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 17an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2002575