50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Udal ordenantza, desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2020ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrotz-Hirian, 2020ko otsailaren 19an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2002741