50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Telekomunikazioak hedatzeko plana. Behin betiko onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko abenduaren 20ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea zuntz optikoa eskuratzeko sare publikoa hedatzeko plana (FTTH) Tuterako udalerriko multzo historikoaren kanpoaldean (gainerako hiria), eta Tuterako alde zaharraren barruan zuntz optikoa sartzeko sare publikoa (FTTH) behin-behinean hedatzeko plana, Masmóvil Broadmand SAUk sustatuta, eta espedientean jasotzen diren fase eta baldintzetan. Hori guztia Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 34. artikuluan urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 83. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz.

Erabaki hori 2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean. Espedientea hogei egun baliodunez izan zen jendaurrean.

Jendaurreko epea iraganik alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu hedatzeko plana behin betiko onetsitzat joko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, honen kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Aurretik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2002767