50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Interesdunen epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoan, bide bati zoladura emateko obrak finantzatzeko kontribuzio bereziei buruz

Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkate Yolanda Obanos Irurek, 2020ko otsailaren 19an, jarraian hitzez hitz jasotzen den ebazpena eman zuen:

“Ebazpena, Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkate Yolanda Obanos Irurek 2020ko otsailaren 19an emana, zeinaren bitartez epatzen baitira pertsona eta entitateak, baldin eta haien eskubide eta interes legitimoak ukitzen ahal baditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 19-02722 gora jotzeko errekurtsoaren baiespenak. Errekurtso hori ezarri da Osoko Bilkurak 2019ko azaroaren 5ean hartutako erabakiaren aurka, non ezesten baitzen Osoko Bilkurak 2019ko irailaren 17an hartutako erabakiaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa. Azken erabaki hori 3. poligonoko 27. eta 28. lurzatien artean den bideari zoladura emateko obrak finantzatzeko kontribuzio bereziei buruzkoa zen.

Ikusirik otsailaren 14an Udal honen erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 19-02722 errekurtsoari buruz, zeina ezarri baitzen Osoko Bilkurak 2019ko azaroaren 5ean hartutako erabakiaren aurka, non ezesten baitzen Osoko Bilkurak 2019ko irailaren 17an hartutako erabakiaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa, zoladura emateko obrak finantzatzeko kontribuzio bereziei buruz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21. 1k) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.”

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko otsailaren 19an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2002643