50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea gaixotasun-bajaren aldian

Udaleko alkate udalburuak, 2020ko otsailaren 20an, osorik jasotzen den dekretu hau eman zuen:

“Gaixotasun-baja dela-eta, eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23.3. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedaturik dagoena, honen bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatearen eginkizun guztiak lehen alkateorde Ibai Moreno Ibáñezen esku uztea 2020ko otsailaren 20tik aurrera, eta gaixotasun-bajak dirauen egun guztietan.

Bigarrena.–Dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Edonola ere, eskuordetzeak dekretu honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.”

Erromantzatuan, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2002766