50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, 2020. urtean gazteendako proiektuak edo jarduerak egin ditzaten. Laburpena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identif.): 499059.

Deialdi honen xedea da Iruñeko irabazi asmorik gabeko entitateak diruz laguntzea 2020. urtean zehar gazteendako proiektuak edo jarduerak egin ditzaten Iruñeko gazteen bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzeko xedez. Dirulaguntzen xede diren programek gazteen parte-hartze aktiboa bultzatu beharko dute haien inguru hurbilenean, sormena, autonomia, gizarte-konpromisoa edota elkartasuna sustatuko dituzten jardueren bidez.

Iruñean, 2020ko martxoaren 6an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2003647