50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa 2020ko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hogeiko otsailaren 6an hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da 2020ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, xehetasun hauekin bat:

1.–Aldaketa orokorrak 2020ko oinarrien agiriaren testu osoan.

1) Berresten dira 2020ko oinarrien luzapenean jada urteen aipamenez bezainbatean sartuta dauden aldaketak, salbu eta oinarrietan aipatzen den lege-arauren bat onetsitako urtearen kasuan:

–2019 ordez 2020 jarri da.

–2018 ordez 2019 jarri da.

2) Aurrekontu-programa zehatzen aipamenak egokituko dira, bat etor daitezen 2020ko aurrekontu luzatuan agertzen diren kode organikoen eta kode funtzionalen egitura berriarekin.

3) Alorren eta alorretako zuzendaritzen aipamenak egokituko dira, bat etor daitezen Alkatetza Dekretuaren bidez 2019ko ekainaren 21ean onetsitako Udal Antolaketa berriarekin.

2.–1. Oinarriaren azken paragrafoa aldatzea, honako eduki honekin bat:

1. Oinarria…:

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa aplikatuz, eta Europako Nazioetako eta Erregioetako Kontuen Sistemaren irizpideekin bat (SEC95), honako entitate hauek osatzen dute Iruñeko udalerriaren Administrazio Publikoen sektorea:

1.–Iruñeko Udala.

2.–Udaleko Hirigintza-Gerentzia erakunde autonomoa.

3.–Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoa.

4.–Pamplona Centro Histórico Sozietatea SA.

5.–Asociación Navarra de Informática Municipal SA (ANIMSA).

6.–Gayarre Antzokia udal fundazioa.

Oinarriaren gainerakoak oraingo testuari eusten dio.

3.–10. Oinarriaren 4. puntua aldatzea, honako eduki honekin bat:

4. Finantziazioa ukitua duten kredituak edo gastuak nahiz kredituen geldikinak gehitzean sortuko direnak kualitatiboki geldituko dira loturik.

Finantziazioa ukitua duten kreditu edo gastuen lotura kualitatiboa aldatzeko, beharrezkoa izanen da Udaleko Osoko Bilkuraren onespena, ez beste ezein izapiderik, baldin eta bermatzen bada, eta espedientean egiaztatzen, gastu berriek segitzen dutela finantziazio ukitua lortu edo erabiltzeko behar diren baldintzak betetzen, betiere indarra duten arauekin bat. Aurrekotik salbuesten dira Finantzaz bezainbatean Jasangarriak diren Inbertsioen kasuan inbertsioa egin eta amaitu ostean geratzen diren hondarrak edo soberakinak; izan ere, horiek txertatzen ahalko dira soberakina zein partidatan gertatu eta horren kode organiko, gastu-arlo eta kapitulu bera duten Finantzaz bezainbatean Jasangarriak diren Inbertsioen kreditu erabilgarrian.

Finantziazio orokor ukitu gabeaz Aurrekontuari gehitutako kreditu-geldikinen kasuan, behin inbertsioa egin eta amaitutakoan geratzen diren hondarrak edo soberakinak txertatzen ahalko dira lotura juridikoaren kreditu eskuragarri orokorrean.

4.–20. Oinarriaren bigarren paragrafoa aldatzea, honako eduki honekin bat:

20. Oinarria …:

–Kontratazioen kasuan, Udaleko kasuan kasuko arduradun edo teknikari gainbegiratzaileak oniritzitako faktura -betiere oniritziak dagokion data daramala-, eta, horrekin batera, kontratu bakoitzaren pleguak ezartzen dituen bestelako agiriak. Obren kontratuetan, zehazki, horiei dagozkien ziurtagiriak gehituko dira, Udaleko teknikariek behar bezala oniritzitakoak, bai eta obra eta enpresaren zuzendaritza ere, eta, hala behar izanez gero, obra hartu izanaren akta. Nolanahi ere, ulertzen da obraren egiaztapena onetsita dagoela dagokion fakturaren onespen-datan.

…..

20. Oinarriaren gainerakoak oraingo testuari eusten dio.

5.–32. Oinarrian honako hau gehitzea hirugarren paragrafo gisa:

32. Oinarria…:

Partikularrei birgaitze-lanak egin ditzaten epe luzeko maileguak ordaintzeko, justifikatu beharreko ordainketa-aginduak 25.000 euro jotzen ahalko du, gehienez ere.

…..

32. Oinarriaren gainerakoak oraingo testuari eusten dio.

6.–Azken xedapenetatik hamaikagarrena kentzea.

7.–3. Eranskinaren 3. apartatua aldatzea, honako eduki honekin bat:

3.–Beste eskumen batzuk.

3.1. Zerbitzu Orokorretako Alorra.

3.1.1. Ogasuneko Zuzendaritza.

Zerbitzu Orokorretako Alorraren Ogasuneko Zuzendaritzaren eskumenekoak izanen dira honako partida hauei dagozkien gastuak:

–202000 Lokalen alokairua: betiere lokalak noizbehinka edo modu puntual batean erabiltzen ez badira, kasu horretan dagozkien alorrek kudeatuko baitituzte.

–212020 Komunitate-gastuak.

–215000 Bulegoko altzarien eta tresneriaren mantentze-lanak, 21/92061 azpiprograman.

–220000 Bulegoetako material suntsikorra eta 14. oinarriarekin bat gastu arrunt gisa jo eta 220000 kodeari egotzi ezin zaizkionak.

–221040 Jantziak, 60/13000 azpiprogramari egotzitakoa izan ezik.

–221100 Garbiketa-materialak.

–224010 Ibilgailuen aseguruak.

–224020 Erantzukizun zibileko aseguruak.

–224030 Kalte materialetarako aseguruak, salbu eta Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrari dagozkionak.

–224040 Istripu aseguruak (21/92061 azpiprograma).

–212050 Garbiketa-kontratuak, 21/92061 azpiprograma: Edukiontzi higieniko-sanitarioak instalatu eta mantentzeko kontratua.

–625000, 635000 Altzariak eta bulego-tresneria.

–Ondasun higiezinen ondare-kudeaketak sortutako gastuak eta Udala parte den jabekide-erkidegoetan egindako inbertsio-gastuak, zeinak dagozkien inbertsioen aurrekontuko aplikazioei egotziko baitzaizkie, betiere gastuen izaeraren arabera, behin Alorrari jakinarazi eta gero.

Baldin eta salbuespenez udal alorrek berandutze-interesak izapidetzen badituzte 20 93400 352000 (Diru-bilketa eta Diruzaintza. Berandutze-interesak) aplikazioaren kargura, Ogasuneko Idazkaritza Teknikoak baimena emanen du, kasuan-kasuan, haren kontabilitatera eta kreditura sartzeko.

3.1.2. Giza Baliabideetako Zuzendaritza.

Zerbitzu Orokorretako Alorraren Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren eskumenekoak izanen dira I. Kapituluari (Langileria-gastuak) dagozkion gastuak.

3.2. Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorra.

Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorraren eskumenekoak izanen dira honako aurrekontu-aplikazio hauei dagozkien gastuak:

–50 33800 227000 “Sanferminak. Osasungarritasun publikorako kontratuak” (Komun kimikoen kontratazioa).

3.3. Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra.

3.3.1. Hiri Kontserbazioko Zuzendaritza.

Hiri Kontserbazioko Zuzendaritzaren eskumenekoak izanen dira honako partida hauei dagozkien gastuak:

–221020 Gas-kontsumoa.

–212010 Eraikinen mantentze-lanak.

–212030 Eraikinen mantentze-lanetarako kontratua.

–214000 Garraioaren kontserbazioa eta mantentze-lanak.

–221001 Udal-eraikinetako elektrizitatea.

–221003 Semaforoetako elektrizitatea.

–221011 Udal-eraikinetako ura.

–221012 Ureztatzeko ura, kanona eta harguneak.

–221031 Ibilgailuen erregai-kontsumoa.

–221032 Berokuntza.

–212050 Garbiketa-kontratuak.

–225021 Zaborren gaineko tasa.

–624000, 634000 Ibilgailuak (Herritarren Segurtasuneko Alorrarenak izan ezik).

3.3.2. Proiektu eta Obretako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Zuzendaritza.

2020ko ekitaldian zehar egin eta Proiektu eta Obretako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Zuzendaritzak kudeatu beharreko inbertsioek beren espedienteetan baimen bat jaso beharko dute ukitutako aurrekontu-aplikazioak lotura organikoa zein alorrarekin duen eta haren Idazkaritza Teknikoak emana.

Indarra duen aurrekontuari gehituko zaizkion inbertsioen kreditu-geldikinak hasierako ekitaldian izapidea zein alorrek hasi duen eta horrek berak kudeatuko ditu.

8.–8. Eranskina (dirulaguntza izendunak) onestea, honeko testu honekin bat:

AURREKONTU APLIKAZIOA

ONURADUNA / KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

30/15220/482090

Iruñeko Abokatuen Elkargoa / Hitzarmena Hipoteka-bitartekaritzako Bulegorako

25.500,00

50/23910/482090

Instituto de Promoción de Estudios Sociales-IPES ELKARTEA Fundazioa / Emakumeen Liburutegia-Dokumentazio Zentroa mantentzea.

25.500,00

50/33401/482090

Olentzeroren Adiskideak Elkartea / Laguntza, abenduaren 24an Olentzeroren kalejira egiteko

15.000,00

50/33401/482090

Errege Magoen Kabalkadaren Elkartea / Laguntza, urtarrilaren 5ean Errege Magoen Kabalkada egiteko

50.000,00

50/33401/482090

Iruñeko Orfeoia / Hiriko musika-ondarearen hedapena eta kontserbazioa

100.000,00

50/33501/482090

Euskaltzaindia / Euskara ikertu eta zaintzea. Hizkuntza normalizazioa

12.000,00

70/23181/482090

Elikagai Bankua / Bankuaren jardunak sortutako gastuen finantziazioa

40.000,00

70/23181/482090

Secretariado Gitano Fundazioa / Esku-hartze integrala gizartean, gutxiengo etnikoekin, Iruñean

30.000,00

70/23181/482090

Nafarroako Desgaituen Entitate Ordezkarien Batzordea (CERMIN) / Finantzaketa, desgaitasuna dutenek parte hartzeko proiekturako, eta CERMINeko kide diren entitateen jardueren hedapena

15.000,00

71/23930/482090

Garapenaren aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Nafarroako Koordinakundea (CONGDN) / Finantzaketa, gainerako GKEei proiektuen berri emateko eta haien arteko koordinaziorako, eta prestakuntza-ikastaroak funtsen erabileraren gainean aholkularitza emateko.

36.000,00

GUZTIRA

349.000,00

Aldaketa honek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2003603