50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

366/2020 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 28ko 21E/2020 Foru Agindua gauzatzen duena.

Maria Jesús Murugarren Catalán andreak parte hartu zuen Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an emandako 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako txanda irekiko hautapen prozeduran, maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean.

2019o abuztuaren 1ean, Maria Jesús Murugarren Catalán andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa).

Espezialitate eta hizkuntza horretako deialdian sartu zen lanpostu kopurua honako hau zen: 3 lanpostu desgaitasuna duten pertsonendako erreserba prozedurarako eta 38 lanpostu txanda irekiko prozedurarako.

Aipatutako hautapen prozedura amaitu ondoren, 41 lanpostu bete ziren, guztiak txanda irekikoak, eta ez zen lanposturik bete desgaitasuna duten pertsonendako erreserba prozeduraren bidez.

Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 28an emandako 21E/2020 Foru Aginduaren bidez ontzat jo zen María Jesús Murugarren Catalán andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa).

Foru Agindu horrek Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agintzen dio 1,250 puntu emateko 2.1 atalean (alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea) María Jesús Murugarren Catalán andreari Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean lortutako merezimenduen baremoan, zuzenbideko oinarrietan jasotzen denaren arabera, eta ildo beretik, egokitzeko Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an emandako 1156/2018 Ebazpenetik eratorritako ebazpenak (Ebazpen horren bidez onartu zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuko plazetarako).

4. Zuzenbide Oinarriak ezartzen du errekurtsogileak aurkeztu zuela, instantziarekin batera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Haur Hezkuntzako Irakasle titulua, hala nola dagokion ikasketa-egiaztagiria, bertan ez dela ageri ikasketetako batez besteko kalifikazioa. Ondoren, 2019ko uztailaren 5ean, zuzenketa aldian, errekurtsogileak aurkeztu zuen Haur Hezkuntzako Irakasle tituluaren egiaztagiria, batez besteko kalifikazioak jasotzen zituena, 1,519 eta 7,010 hain zuzen ere.

Espedientean jasotzen denaren arabera, errekurtsogileak zuzenketa aldian aurkeztutako ikasketen ziurtagiria, batez besteko kalifikazio horiek jasotzen zituena, ez zen aintzat hartu, agiri hori epez kanpo aurkeztu zela iritzita. Hala ere, egiaztatuta geratu da María Jesús Murugarren Catalán andreak hasieratik aurkeztutako agirian dagoeneko oposizioan sartzeko kalifikazio guztiak jasotzen zirela, eta zuzenketa aldian aurkeztutako agiria hasierako haren antzekoa dela, desberdintasun bakarra delarik ikasketetan lortutako batez besteko kalifikazioak ageri direla, eta beraz, hasieran aurkeztutako agiria zuzentzeko emandako agiritzat hartu behar dela.

Egiaztapen hori ikusita, errekurtsogileak lehiaketaldiaren amaieran puntuazio hau izan behar zuen:

Haur Hezkuntza (gaztelaniaz):

Puntuazioa guztira 9,250 (I. atala “Aitzineko esperientzia irakaskuntzan”: 7,000. II. Atala “Ikasketak”: 1,250 puntu. III. Atala “Beste merezimendu batzuk”: 1,0000 puntu).

Puntuazio berri horrekin, Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitateko lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendatik kanpo geratzen da María Jesús Murugarren Catalán andrea, zerrenda horretan 10. lekuan dagoelarik azken osoko puntuazioa 7,4990 duela, eta Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitateko oposizio-lehiaketako hautatutako izangaien zerrenda osatzera igarotzen da, 35. postuan, 7,9990 puntu dituela, lehiaketa eta oposizio aldiak gehitu ondoren.

Beraz, egoki da Itziar Duro Arraiza andrea baztertzea maisu-maistren kidegoan Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrendatik, espezialitate horretako lanpostua erdietsi duten gaindituetatik azkena baita, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 17an emandako 365/2020 Ebazpenaren bidez Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 20an emandako 7E/2020 Foru Agindua gauzatu ondoren. Aipaturiko ebazpen horren bidez, Arantza García Pardo andrea baztertu zen Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa, txanda irekiko prozeduran, gainditu duten izangaien zerrendatik.

Bigarrenik, bidezko da ondoriorik gabe uztea Itziar Duro Arraiza andreari praktiketako funtzionario gisa egindako destino esleipena, eta beraz, irakasle lanpostura igarotzen da Haur Hezkuntzako (gaztelania) espezialitatean, aldi bateko kontratatu gisa, Mutiloako “San Pedro” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Jesús Murugarren Catalán andre izangaiaren puntuazioa aldatzea, Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 20an emandako 7E/2020 Foru Aginduko 4. Zuzenbideko Oinarrian ezartzen denaren arabera.

2. María Jesús Murugarren Catalán andrea onartzea Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrendan, txanda irekiko prozeduran, 35. postuan, azken osoko puntuazioa 7,9990 duela, lehiaketa eta oposizio aldiak gehitu ondoren.

3. María Jesús Murugarren Catalán andrea praktiketako funtzionario izendatzea, 2019ko irailaren 1eko ondorioekin, destinoa Funesko Haur eta Lehen Hezkuntzako “Elías Teres” Ikastetxe Publikoan duela.

4. Itziar Duro Arraiza baztertzea Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitateko maisu-maistren kidegoko txanda irekiko prozeduran sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrendatik.

5. Ondoriorik gabe uztea Itziar Duro Arraiza andrearen destinoa praktiketako funtzionario gisa, 2019ko irailaren 1eko ondorioekin.

6. Itziar Duro Arraiza sartzea maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitateko lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, puntuazioa 7,762 duela.

7. Itziar Duro Arraiza andrea kontratatzea maistra lanposturako, Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean, Mutiloako Haur eta Lehen Hezkuntzako “San Pedro” Ikastetxe Publikoan, 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra arte.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Ebazpen hau helaraztea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Mutiloako Haur eta Lehen Hezkuntzako “San Pedro” Ikastetxe Publikora, Itziar Duro Arraiza andreari eta María Jesús Murugarren Catalán andreari, interesdunei jakinaraziz Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabete bateko epean, jakinarazpena jasotzen duten egunetik aitzina.

Iruñean, 2020ko otsailaren 17an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2002574