50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Xehetasun-azterketa 13. poligonoko 527. lurzatian. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, Alkatetzaren 2020ko urtarrilaren 31ko ebazpen baten bidez, erabaki du hasiera batez onestea Soroeta kaleko 6an den eraikinaren fatxadaren inguratzaile termikoa hobetzeko xehetasun-azterketa egitea, Lekunberriko katastroko 13. poligonoko 527. lurzatian, Carlos Baldak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Lekunberrin, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2002778