50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal aurrekontua eta bere oinarriak, bai eta Musika Patronatuarena eta likidazioan dagoen Areacea SA hirigintzako sozietatearena ere.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Uharten, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2003136